Gizon bat atxilotu dute Getxon emakumea babesteko agindua urratzea leporatuta

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 27a, 10:16

Getxoko Udaltzaingoak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, hilak 26, emakumea babesteko agindu bat urratzea leporatuta. Polizia iturrien arabera, emakumezkoari tratu txarrak emateagatik jarri zuen epaitegiak aipatutako agindua. Horretan, biktimari ez hurbiltzeaz gain, beragaz komunikatzeko debekua ere ezartzen zuen. Atxilotuak, agindutakoari kasurik egin gabe, egunero 50 bat dei telefoniko egiten omen zizkion emakumeari. Udaltzaingoak azaldu duenez, egun batean 126 dei egin zituen. Halaber, WhatsApp mezuen bitartez, bikotekide ohiari mehatxuak eta irainak ere egin zizkion. Hirugarren aldia da gizonezko hori atxilotzen dutena delitu beragatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun