Datuak online partekatzeko akordioa sinatu dute Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 27a, 14:07

Eusko Jaurlaritzak eta Getxoko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko. Hitzarmen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Getxoko Udalak beste urrats bat eman dute Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzeko. Horren arabera, administrazio publiko guztiek eurakaz harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabili ahal izatea bermatu eta beren artean informazioa trukatu behar dute, herritarrek izapide administratiboak errazago egin ditzaten, hain zuzen ere. Lankidetza-hitzarmenak lau urteko iraunaldia du. Urtez urte luza daiteke modu automatikoan, gehienez ere hamabost urtez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun