Atxiloketa goizaldeko 04:00ak aldera jazo da. Udaltzainek Gobelaurre kalean argiak piztuta ez zituen ibilgailu bat gelditu dute, argiak pizteko beharraz ohartarazteko. Une horretan, poliziek gidariak alkoholaren eraginpean zegoenaren zantzu garbiak ikusi eta alkoholaren proba egin diote. Gizonezkoak 0,81 miligramo litroko tasa eman du, hau da, baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago. Hala, segurtasunaren aurkako delitua egotzita atxilotu eta autoa ibilgetuta utzi dute.
Atxilotua epailearen esku utziko dute datozen orduetan.