Aipatutako programak, erronka bat proposatzen die gazteei, hots, sentsore bat eraikitzea Udaleko Gazteria Arloak jarritako informazio-panelen aurrean geratzen diren pertsonak zenbatzen dituena eta jasotako informazioa datu-base eskuragarri batera bidaltzen duena.
Lehendabiziko ekintza horretarako, Udalak teknologia maite duten eta beren inguruneagaz konpromisoa duten gazte getxoztarrei dei egin die ekimenean parte hartzeko. Prozesuan zehar, parte-hartzaileek lankidetza-tresnakaz lan egingo dute, hau da, elkarrekiko sorreran, hardware librean (Arduino), C-ko programazioan, datu-baseetan, ultrasoinu sentsoreetan, komunikazioetan eta sare sozialetan.
Getxoko Gazte Citizen egitasmoa 14 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.