Bihar, hilak 24, Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleko tarte bat itxita egongo da Romo kultur etxeko obretan materiala husteko lanen ondorioz. Zirkulazioaren etetea 08:00etan hasiko da, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian, eta huste-lanak amaitzean zabalduko dute berriro kalea. Oinezkoentzat, ostera, bidea zabalik egongo da.