Otsailaren 25ean Eusko Jaurlaritzak Gasteizen egindako ekitaldian, Getxoko enpresen ordezkariek eta Ignacio Uriarte Turismo zinegotziak SICTED Kalitate Turistikoaren Sistemagaz duten konpromisoaren diploma jaso zuten.
Halaber, hamar enpresa nabarmendu zituzten “Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzerakoan jardunbide egokiak” ezartzeko egindako ahaleginagatik. Turismo arloko enpresetan, teknologia berriak apurka-apurka ezartzeko oztopoak ezabatzen laguntzea du helburu jardunbide egokiak ezartzearen ekimen horrek.
Joan den urtean, Turismo Bulegoa teknologia berrien inguruko programa hori ezartzen hasi zen, esperientzia pilotua izan zen. Lortu zituzten emaitzak ikusita, eta enpresen artean harrera ona izan duela kontuan hartuta, 2015ean programan parte hartzeko enpresa-kopurua bikoiztu dute: 20 guztira.