Okupatutako El Aaiun-eko Duintasunaren kanpaldi baketsuan parte hartu zuen Aaliak 2010ean, milaka lagunagaz batera, giza eskubideak aldarrikatzeko. Hurrengo urtean, 27 urteko gaztea gurera etorri zen ikastera, eta orduan jaso zuen Marokoko bilatze eta atxilotzeko agindua, protesta horretan parte hartzeagatik. Gaztea ez zen bertaratu eta auzi-ihesean epaitu zuten; tribunal militar batek biziarteko espetxe-zigorra ezarri zion. Urtarrilaren 19an, Espainiako Barne Ministerioak ez zion onartu eskatutako asilo politikoa. Hortaz, aurki Marokora joan beharko litzateke zigorra betetzera.