Joaneko norgehiagokan, Vigon, Getxo Artea taldekoek galdu zuten 42-22ko emaitza lortuz, eta hori hobetzen saiatuko dira domekako partidan. Irabaziz gero, getxoztarrek lau puntu lortuko lituzkete. Puntu horiek oso baliagarriak izango lirateke beheko postuetatik aldentzeko. Getxo Rugby Taldeak zabaldu duenez, "talde bientzat oso partidu garrantzitsua da, beraz oso interesgarria izan daiteke. Faduran behar zaitugu igandean! Zatoz animatzera!".