Bizarra Lepoanen bulegoan, Martikoena 16, Getxo
Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Martxoaren 30etik apirilaren 10era (martxoaren 30 eta 31n; eta apirilaren 1, 7, 8, 9 eta 10ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; martxoaren 31n eta apirilaren 8an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera eguna).
Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan.
Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 11tik 13ra eta bazkide ez direnek martxoaren 16tik 18ra.
Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:30ak arte; 12an eta 17an arratsaldez ere, 16:00etatik 18:00ak arte.
Prezioa: bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 50 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute).
Izena emateko: inskripzio orria (bi orri) bete eta sinatu behar da (bulegoan ere bete daiteke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da.
Info+: bizarralepoan.eus / 94 491 03 87
Izen emate ordenean beteko dira lekuak