Emakumeen parekidetasuna aldarrikatzeko jarduerak, ordea, ez dira amaitu, eta gaur bertan, hezkidetzari buruzko mahai-ingurua egingo dute Algortako Villamonte kultur etxean, 18:30ean. Horretan, Eusko Jaurlaritzak hezkidetza sustatzeko martxan jarritako proiektuan parte hartzen ari diren San Nikolas, Gobela eta Geroa ikastoletako zein Lasarte-Usurbil DBH ikastetxeko ordezkariek parte hartuko dute.