Algortako Foru kalea asfaltatzen hasiko dira bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 10a, 11:03

Bihar, eguaztenagaz, Foru kaleko asfaltatze lanak abiatuko dituzte, Algortako etorbidearen eta Konporte kalearen arteko zatian. Bide-zorua konpontzeko lan horiek eragina izango dute zirkulazioan. Aurreikusi dutenez, obrak 3 edo 4 egunez luzatuko dira, 08:00etatik 18:00etara. Hori dela eta, zirkulazioa moztuko dute Euskal Herria kaletik Algortako etorbidera doan noranzkoan, eta saihesbidea Alango kalean egongo da. Autoek ezin izango dute Algortako etorbiderantz joan lanek ukituko dituzten kaleetako bidegurutzeetan: Konporte, Aiboa eta Arkotxa kaleetan.

Asfaltatze lanak egiten diren bitartean, kale tarte horretan dauden aparkatzeko guneak ere libre utzi beharko dira. Horiek amaitutakoan, kendutako seinale horizontalak ipiniko dituzte berriro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun