Gaur, barikuagaz, “Un viaje hacia la igualdad” dokumentala proiektatuko dute 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean, tokiko Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioaren ekimenez. Saioan Indiako nekazaritzako eremuetan dauden “dalit” emakumeen heziketarako eskubidea ikusi ahal izango da. Emakume horiek hiru bazterkeria mota jasaten dituzte, hain zuzen ere, txiroak izateagatik, emakume izateagatik eta “dalit” izateagatik. Proiekzioaren ostean solasaldia egingo dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!