2013. urtean Urduñan ospatutako Gazte Danbada jaialdian Xabier Lopez Peña "Thierry" euskal preso politiko hilberria gogoan izateagatik eta Frantziako eta Espainiako espetxe politika salatzeagatik terrorismoa goratzea leporatzen diete auziperatuei. Fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu dute Morenorentzat, Solabarriarentzat eta Salegirentzat, eta bi urtekoa Ernaiko beste sei kideentzat.