Lehenengoz, bozetoak aurkezteko epea zabalduko da. Epe hori itxi ostean, lanak baloratu egingo dituzte eta sei aukeratuko dira, bakoitza bere edukiontzian gauzatzeko. Margotze-lanak maiatzaren 23an edo 30ean egin beharko dira, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Ostean hautatuko dituzte irabazleak.