Txartel turistikoa doakoa da, eta Getxon kontsumitzen duten bisitariak eta turistak deskontuakaz eta opariakaz saritzen ditu. «Bisitak eta tokiko baliabide eta zerbitzu turistikoak sustatzea da» horren helburua, Ignacio Uriarte Turismo zinegotziaren arabera. Ekimenean parte hartzen duten enpresek deskontuak eskainiko dizkiete txartela erakusten dutenei. Udaleko Turismo Unitateak, bere aldetik, «ekimen horren gastuak ordaintzeaz gain», oparia trukatuko dio gutxienez 3 zigilu dituen txartel bakoitzaren jabeari, «kontsumitutako zerbitzuak baieztatu ondoren».