Udal hauteskundeak 2015

Marisa Arruek PPko hautagaia izateari uko egin dio

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 16a, 09:30

Marisa Arrue Getxoko PPren buru izan da 20 urtez.

Marisa Arruek Getxoko PP utzi du. Joan den astean prentsaurreko batean jakinarazi zuenez, popularren hautagai eta buru izateari uko egin dio.

Arruek 24 urtez jardun du Getxoko zinegotzi, eta bertoko PPren buru izan da 20 urteotan. Azaldu duenez, atzera begiratzen duenean, «esan dezaket ohorea izan dela Udaletik lan egitea, hainbeste maite dudan herria hobetzeko».

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun