Arratoiek hortik pasa gura zuten oinezkoen aurrean kikiltzen ez zirela, auzokide batek, urte gutxiko alabagaz zihoana, Udaltzaingora deitu zuen arratoiez ardura zitzaten, baina salatu duenez, "ez zidaten inolako kasurik egin". "Ezertxo ere ez zutela egingo gelditu zitzaidan argi", dio Udaltzaingora deitu zuen gizonak.