Klub getxoztarrak ez du ezkutatu partidaren garrantzia. Izan ere, pasa den astean Vigoko Blusens Universidade taldea mendean hartu ostean, domeka honetan aukera berri bat izango du bere jokoa erakutsi eta garaipena eskuratzeko. Joaneko partidan, getxoztarrek irabazi zuten Faduran, 27-7. Lehenengo zatian, baina oso abantaila eskasa lortu zuten, 3-0. Baina jokalariek jakin izan zuten demari buelta bat ematea.
Goierritarrak zazpigarrenak dira taulan, 28 puntugaz, sei partida irabazita. Bere atzean, oso estu jarraitzen diote CRC Pozuelo (27 puntu) eta Getxo eta Barça, 25ean berdinduta. Hori dela eta, interesgarria izango da Altamirako norgehiagoka, taularen ordena zehazteko erabakigarria izan daitekeelako.
Partida zuzenean emitituko du Goierri Telebistak eta Gitb.info bere webgunean jarraitu ahal izango da. Gainera, Getxo Rugby taldeak Twitter kontakizuna emango du @getxorugby profilean.