Korrika 19

Korrika bertso-poteoa gaur Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 18a, 12:45

Korrikaren 19. edizioa bihar, eguena, abiatuko da 17:00etan Urepeletik (Nafarroa Beherea), martxoaren 29an Bilbora heldu artean bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea egiteko. Aurretik, gaur bertan, Korrika bertso-poteoa egingo dute Itzubaltzeta / Romon, Lauaxeta AEK euskaltegiak eta Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta. Hitzordua 19:30ean jarri dute Gure Etxea tabernan eta Jone Uria Albizuri eta Peru Vidal Gurrutxaga ibiliko dira kantari.

Uribe Kostara martxoaren 24an iritsiko da Korrika. Mungiatik helduko da Urdulizera 11:40ak aldera eta Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Itzubaltzeta / Romo, Leioa eta Erandio zeharkatuko ditu. Barakaldora 16:00ak aldera joango da, itsasadarra traineruz igaroz. 

Hilaren 29an, azken egunean, Erandion bueltan izango dugu Korrika azken egunean, goizeko 07:00etan, San Inazion sartuta Bilboko helmugarako bidea egiteko. Eguerdi aldera Bilbon bukatuko da euskararen aldeko lasterketa.

Korrikaren bukaerara arteko ekitaldiak Uribe Kostan:

Martxoak 21, zapatua
Korrika eguna
Frontoi aurrean | Berango
Tailerrak, txistor-jana eta arropa-salmenta
12:00etan

Martxoak 22, domeka
"Salam" umeentzako antzezlana
Santa Eugenia plaza | Getxo
12:00etan

Martxoak 24, martitzena
Korrika bazkaria
Jubis taberna | Gorliz
15:00etan

Martxoak 24, martitzena
Salam antzezlana
Telletxe plaza | Getxo
18:00etan

Martxoak 24, martitzena
Gibelurdinen kale-animazioa
San Nikolas plaza | Getxo
19:00etan

Martxoak 28, zapatua
Dantzaldia Trikilekurekin
Udaletxeko plaza | Sopela
12:30ean

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun