“Horietakoa bazara, leku bat duzu Gure Esku Dago Getxon. Ez dizugu eskatzen bileretan-eta parte hartzea (nahiz eta horretara ere gonbidatzen zaitugun), baizik eta jarduera horietako bat egin behar dugunean, guri laguntzea”, adierazi dute aipatutako ekimenetik.
Hautestontzi erraldoiak
Beste alde batetik, aurtengo ekimenen artean, hautestontzi erraldoiak oihalez jantziko dituzte ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetako futbol-zelaietan, tartean San Mamesen, Bilbon. Hala, herri bakoitzean jostun kopuru bat lortzea izango da helburua. Horretarako tutore-kopuru zehatza izendatu dute herri bakoitzean, eta horietako bakoitzak 20 lagun batu beharko ditu oihal-zatia osatzeko.