Lehenengoa argazki-kamera egiteko jarduera izango da, 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta; martxoaren 13an eta 14an egin zituzten lehenengo saioak, baina hilaren 21ean eta 28an ere egingo dituzte. Bigarrena, masajearena, hilaren 21ean eta 28an egingo dituzte, eta 18 eta 30 urte artekoentzat izango da. Hurrengoa janarien manipulazioarena, apirilaren 25ean egingo dute, aurreko adin-tarte bereko neska-mutilentzat; eta azkena, skatean ibiltzen ikastekoa, apirilaren 20,22, 27 eta 29an eta maiatzaren 4 eta 6an, 8 eta 15 urte artekoentzat.