Herrien arteko senidetzea sustatzeko martxa egingo dute sagardotegira

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 19a, 11:30

Beste urte batez, Algorta, Agurain, Baigorri, Ibarra, Itsasu, Lizarra eta Maule herrietako auzotarrak senidetzeko Euskal Herria eguna ospatuko dute Algortan irailean. Hala ere, data horri begira berotze-lanak egin nahi dituzte antolatzaileek, eta horretarako, txotx garaia aprobetxatuz, sagardotegira joateko eguna antolatu dute hilaren 21erako, zapatua. Egun horretan Hernaniko Elorrabi sagardotegira joango dira, eta nahi duen oro apuntatu ahal izango da. Horretarako, Algortako Abian kultur elkartearen tabernan eman beharko da izena. 2009an hasi ziren antolatzen aipatutako herrien arteko senidetzea sustatzeko jaialdiak. Daborduko Euskal Herria egunaren seigarren edizioa egingo dute, eta apurka-apurka, herrien arteko harremanak sendotuz doaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun