Parke berria egin dute Maidaganen, guztien gozamenerako

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 19a, 11:15

Martxoaren 13an inauguratu zuten parkea. © Getxoko Udala.

Andra Mari auzoak eremu publiko berria du Maidaganen. Metroaren trenbidea lurperatu ostean, tarte horretan 4.008 metro koadroko parkea egin dute, eta joan den barikuan, hilak 13, inauguratu zuten. Parkeak 741.503,31 euroko aurrekontua izan du, BEZa barne, eta udalerrian dagoeneko dauden zenbait plaza eta parkeren antzeko ezaugarriak ditu. Jolaslekuak 1.500 metro koadro ditu eta egoteko esparruak ere egokitu dira, gazteentzako batzuk, eta adin guztientzako beste batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun