Aipatutako kanpaina hainbat erakunde eta giza talderi zuzenduta dago, hala nola udalak, herritarrak, ikastetxeak, elkarteak eta enpresak. WWF-koen arabera, orain arte ingurumenaren alde ekiteko “sekula antolatu den deialdi zabalena” da.
Getxoko Udalak ekimenean parte hartzeko konpromisoa hartu du, eta eraikin berezien argiak amatatuko ditu, hala nola Andres Isasi Musika Eskolan, Areeta eta Arrigunaga hondartzetan, Evaristo Txurruka kaiko jolas-gunean eta Portu Zaharreko zabalgunean, 20:30etik 21:30era, zapatuan.