Bariku honetan, martxoak 27, izango da Antzerkiaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu du Utopian elkarteak. Batetik, 19:00etan "Introversiones" erakusketa aurkeztuko du Rafa Villa artista plastikoak eta antzerki sortzaile getxoztarrak. 20:00etan, ostera, "Jubilo Terminal" obra antzeztuko dute Valery Tellecheak eta Jose Pedro Carrionek. Ekitaldi biak Getxoko Errotatxu Industrialdeako Utopian zentro artistikoan (D eraikina, 1-2 lokalak) izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!