Galdu barik 17 partida daramatza Galea Ak

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 26a, 17:08

Galea A taldea, 2014/2015 denboraldian. © GALEA KIROL ELKARTEA

Lurraldeko Ohorezko Mailara buel­tatzea helburu, Galea A taldeak hamaika ahalegin eta bi egiten dabil hilotan Bizkaiko Lehentasunezko Mailan. Daborduko, Carlos San Joseren mutilek 17 partida daramatzate jarraian galdu barik, eta denboraldi hasiera kaxkarra gainditu ostean bosgarren kokatu dira sailkapen-taulan, 44 puntugaz.

Hamar garaipen eta zapi berdinketari esker, liga amaitzeko zortzi norgehiagoka falta direla, igoera hiru puntu eskasera dute getxoztarrek. Garaipena, berriz, puntu bat urrunago dago. Gainera, jasotako baino 17 gol gehiago sartu dituzte bai Azkorrikoek, bai liderrak diren lekeitiarrek. Galeak hiru partida jokatu ditu astebeteko epean, eta emaitza bikainaz erantzun dio presioari. Martxoaren 15ean eta 22an ohiko 25. eta 26. jardunaldietako lehiak izan ziren. Hilaren 19an, ordea, Bizkaiko eta Euskadiko futbol-federazioek deitutako grebagatik atzeratutako partidan lehiatu ziren. Lehenengo norgehiagokan San Inazio 2-1 hartu zuten mendean Boluen. Pasa den eguenean, berriz, 1-0 irabazi zion Uritarrari, eta azken deman, liderragaz berdindu zuten, 1-1.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun