Irabazlea irailaren 7an emango da ezagutzera. Hala, sari bakarra egongo da, puntu gehien lortu dituen talde edo bakarlariarentzat. Irabazleak Iurretako Txirula musika-dendan gastatzeko 500 euroko bonua jasoko du eta azaroan Getxon egingo den Nazioarteko Trikitixa Jaialdian jotzeko aukera izango du.; gainera, egun horretan jarduteagatik 400 euroko diru-saria ere poltsikoratuko du.