Udalak 2011n desjabetu zituen lurzoru horiek. Jabeak ez zeuden ados, eta Udalak Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaira jo zuten. Horrek lursailen balorazioa bermatu eta prezioa 263.000 euroan finkatu zuen. Ugazabek erabaki horren aurka helegitea aurkeztu eta lursailei urbanizagarrien balioa emateko eskatu zuten: 12 milioi euro. Orain, EAEANk epaia eta ordainketa berretsi ditu. Lursailen lehengo jabeek Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkez dezakete oraindik. Hori egin ezean, epaiak behin betiko emango dio amaiera auzi horri.