Aipatutako galeria horiek Euskal Herriko 19. mendeko historia azaltzen laguntzen duen gunea da. Bisitariak kanpoaldeko dorretik sartuko dira eraikinaren barrualdera, galerien areto nagusira. Bertan, gidariek tokiaren historia, bertan egiten dabiltzan lanen nondik norakoak eta orain arte lortutako emaitzak azalduko dizkiete bisitariei, hainbat informazio-panelen laguntzagaz. Horrez gainera, eraikinagaz nolabaiteko harremana duten pertsonen testigantzak, tartean jatorrizko jabea zen Horacio Echevarrietaren bi ilobena, jasotzen dituen bideoa emango dute.