Pazko Astean umeei begirako zinema egongo da Areetan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 7a, 10:00

Ohi den legez, eskola-umeak oporretan daudela aprobetxatuta, Haur Zinema Jardunaldiak egingo ditu Pazko Astean Getxoko Kultur Etxeak. Emanaldi denak Areetako Andres Isasi musika eskolan izango dira, arrastiko 17:00etan; eta sarrerak 2,10 euroan egongo dira salgai pelikula bakoitzeko. Horrenbestez, apirilaren 7tik 10era, "Horror bus", "Katu bat Parisen", "La Bella y la Bestia" eta "Cazadores de dragones" filmak egongo dira ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun