Imanol Landa alkatea pozik agertu da enpresak eta sindikatuek lorturiko akordioarekin. Haren bernetan, greba amaituta, herriko kaleak normaltasunera itzuliko dira eta "osasun eta segurtasun arriskuei amaiera jarriko zaie".
Sindikatuek eta enpresak lortutako akordioaren arabera, langile kopuruari eutsiko diete eta lanpostu hutsen %50 beteko da. 2013-2014 urteen soldaten inguruan ere adostasun batera heldu dira bi aldeak: aurten soldata izoztuko diete baina datozen bi urteetakoei KPIren %85 gehituko diete.
Edukiontziak erreta
Ez zirudien gatazkak irtenbide erraza izango zuenik. Atzo, herritarren osasuna edo segurtasuna arriskuan dagoen guneetan zaborra biltzeko agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eta goizaldean hainbat zabor pila eta edukiontziak erre zituzten ezezagunek, batez ere Areeta eta Itzubaltzeta / Romo inguruan.