Hilketa 18:00ak inguruan jazo zen, Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gizonak labana bat erabili omen zuen emakume gaztea hiltzeko. 18:05 aldera, gizona kalera atera zen, Ertzaintzaren patruila baten ondora hurbildu, eta emaztea hil zuela aitortu zien ertzainei. Agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, eta emakumea hilda zegoela egiaztatu zuten. Krimena egiteko antza erabili zen labana ere etxean aurkitu zuten. Gizona atxilotu egin zuten. Indarkeria matxistak 2015ean Euskal Herrian utzitako lehen biktima da Gasteizkoa. Hiru seme-alaba zituen emakumeak.