2015/04/18 09:00
Martxoan egin barik lotu zen ibilbidea proposatzera gatoz oraingoan, Meatze-bideetan barna animatuko gara apirilaren 18an; eguraldia dela eta azken uneko erabakiak jakiteko bizikleteroen posta-zerrendan edota whatsapp taldean (644 277 155era idatzita) izena eman dezakezu. Bizikleta-irteeraren ostean euskarabazkarira joango gara, plan hori ere zabalik dago, animatuz gero, bota mezua! Eguna: apirilaren 18a, larunbata Lekua eta ordua: Fadurako parkinean: 9:00 Bizkaia Zubian Portun: 9:30 Bidegorria, Portun: 9:45 Kilometro-kopurua: 41km (Trena bidean: Renfe, Bilboraino) Zailtasuna: erraza. Etapa laburra baina aldizka gora beherekin Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu. Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963 Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=33993
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!