2015/04/18 9:00-14:00

Haziei buruzko ikastaroa: hazi-uzta, identifikazioa eta etiketajea...

Haziei buruzko ikastaroa: hazi-uzta, identifikazioa eta etiketajea...
Aldai patronatuan eta Moreagako sOrtuan, Getxo
Ortu ekologikoetan gabiltzanontzako eta gaiarekin ineresa duen edonorentzako proposamena dakargu oraingoan, haziei buruzko ikastaroa. Datorren larunbatean izango da, apirilaren 18an, 9:00etatik 14:00etara Algortako Aldai Patronatuan teorian eta Moreagako sOrtuetan praktika. Ikastaroaren plangintza hau izango da: 2´30 ordu: Teoria ( Nola hasi, erabili behar ditugun haziak, nola eta noiz egiten den hazi-uzta, nola gorde, identifikazioa eta etiketajea, hazi-bankua, genetika, hazitegi teknika, azpi beroak, hazitegi normalak, ureztaketa) 2,30 ordu: Praktika ( Hazitegi eta azpi beroak egiten, lur gainean landaketa, birlandaketa). Apirilak 18, 5 orduko saioa 12€ (langabetuak 0€) Areitz soroa taldeko lagunen eskutik Izena emateko: 644 277 155 egizugetxo@gmail.com Areitz soroa taldeko lagunen eskutik antolatu dugu ikastaroa. Nekazaritza ekologikoa lantzen dugu sOrtuak proiektuan, eta urtero formazio saioren bat egiten ahalegintzen gara. Ikastaroan edonork eman dezake izena, norbaitek diru-arazorik badu 12€ko matrikula pagatzeko jarri gurekin harremanetan. Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com, leku mugatuak dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun