Gizon baten hilotza aurkitu dute Arrigunaga hondartzan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 14a, 10:20

Algortako Arrigunaga hondartzan aurkitu dute hilotza.

Gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo arrastian Getxoko Arrigunaga hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Arrastiko 18:55ak aldera, pertsona batek aipatutako hareatzan botata zegoen gorputz baten berri eman zion Ertzaintzari. Hala, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko hainbat polizia tokira bertaratu ziren. Polizia iturrien arabera, autopsia egin arte ezin izango dute jakin zein den heriotzaren zergatia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun