Algortako Aretxondo kalea itxiko dute gaur zirkulazioarentzat

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 15a, 10:56

Gaur Algortako Aretxondo kale osoa itxita egongo da zirkulazioarentzat, 08:00etatik 18:00etara, joan den astelehenean, hilak 13, berriro abiatu zituzten asfaltatze lanak direla eta. Obrak Aretxondo eta Andres Cortina kaleen elkargunean izango dira. Bigarren kale horrekiko elkarguneari dagokionez, lanak zatika egingo dituzte ukituko den tartean, eta, ondorioz, ez da aparteko arazorik izango, ez Getxo Antzokiko aparkalekuko irteeran ez eta Biotz Alai plazako parkingekoan ere, une zehatzetan salbu, Udaletik jakinarazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun