"GetxoKoKrea" lau jardunalditan banatuta egongo da, apiriletik ekainera luzatuko direnak; jardunaldi bakoitzak hainbat saio izango ditu. Saio bereziak ere egingo dituzte, berbarako, norbanakoen elkarrizketak. Hurrengo saioa apirilaren 22an izango da, "Focus Group Sektorialak" jardunaldiaren barruan. Bertan, arlo bakoitzeko enpresen arazoak, erronkak eta aktiboak identifikatuko dituzte.