Udan ume sahararrak etxean hartzeko izen-ematea maiatzaren 4ra arte luzatu du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 29a, 12:53

Saharatik Getxora etorritako neska-mutilak, artxiboko irudiak.

Udako hilabeteetan saharar umeak gurera ekartzeko izena emateko epea maiatzaren 4ra arte luzatu du Getxoko Udalak. Izan ere, Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan bizi behar duten umeak gurera ekarriko ditu aurtengo udan ere Atfal Sahararen aldeko elkarte getxoztarrak. Hala, 10 eta 12 urte arteko neska-mutiletako bat etxean hartzeko izena emateko aukera maiatzaren 4ra arte izango dute udalerriko familiek.Horretarako, ekimen horretan parte hartu gura dutenek aipatutako elkarteagaz edo Getxoko Udalagaz harremanetan jarri beharko dute.

Umeei mediku-azterketa eta elikagai egokiak eskaintzeaz gain, neska-mutil sahararren errealitatea ezagutzeko aukera ematen zaie familia getxoztarrei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun