Oraintsu Azebarriren web gunean Amezagak gogoratu duenez, Getxo udalerrian 22.000 bat euskaldun bizi dira, biztanleriaren %28. Euskaldunok kopuruan hazteagatik datua «pozgarritzat» jo arren, erabilerari dagokionez «arazo larri bat» planteatzen duela dio irakasle algortarrak. Izan ere, «euskaldunak inoiz baino sakabanatuago daude erdaldunen artean», dioenez. Era bikoitzean, gainera, udalerrian ematen den sakabanatzeari askotan etxeetakoa ere gehitu behar baitzaio. Euskaraz bizi ahal izateko, erabakia eta Azebarri moduko harreman sareak behar direlakoan dago.