Algortako senar-emazte batzuk hil dira Punta Canan, hegazkin istripu batean

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 22a, 11:20

Joan den astelehenean, hilak 20, Punta Canan (Dominikar Errepublika) hegazkin arin batek izan zuen istripuan hil ziren zazpi pertsonetako bi algortarrak ziren, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Hegazkina Punta Canako aireportutik aireratu zen, Samanarako bidean, eta minutu batzuk geroago lurra jo zuen golf-zelai batean, larrialdiko lurreratzea egiten zebilela.

Dominikar Poliziak Javier Izquierdo Diez eta Maria Dolores Villarreal Lain bezala identifikatu ditu senar-emazte algortarrak. Eurekaz batera, Belgikako bi pertsona, Boliviako beste bi eta pilotua zihoazen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun