Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu gura ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak eskainiz, Topaguneak adierazi duenez.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman eta irakurtzeko. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako txartelagaz, parte-hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute (Egizuko bazkideek %50). Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 euroko erosketa-txeke bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean. Getxoko parte hartzaileek Bolibar-Elordui, Gobelaurre eta Elkar liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak uztailaren 11ra arte.