Latinoamerikaren sozialismoaren inguruan arituko dira bihar Itzubaltzeta / Romon

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 24a, 10:51

Independentzia hilabetean murgilduta dabiltza Itzubaltzeta / Romoko auzokideak. Apirila osoan zehar hainbat ekimen burutu dituzte auzo horretan barrena: berbaldiak, tailerrak eta bideo emanaldiak, berbarako. Gauzak horrela, hilabeteari amaiera borobila emateko, Sozialismo Eguna ospatuko dute bihar, zapatuagaz, Giltza formakuntza taldearen eta Ernai antolakundearen eskumenez. Horretan, gaur egungo Latinoamerika iraultzailearen inguruan arituko dira, Fakun Aznarez kazetari eta Latinoamerikaz adituagaz. Hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute, Branka tabernan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun