Pantailak auzo guztietan nahi ditu PPk Athleticen finalerako

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 24a, 11:15

Getxoko Udalak pantaila erraldoiak jarri zituen 2012ko Errege Koparen finalean.

Tokiko PPk maiatzaren 30ean Athleticen eta Bartzelonaren arteko partida proiektatzeko pantailak jarri nahi ditu Getxoko auzo "guztietan". 2012ko Errege Koparen finalean ere pantailak ipini zituen Udalak, Algortan eta Areetan. Hala ere, oraingoan Andra Marin eta Negurin ere jartzea gura dute popularrek, "auzotar guztiei aukera berak eman behar dizkiegu", saltzaileak eta ostalariak ere gogoan hartuta. "Auzokideek poztasun handiz hartuko dute partidak jarraitu ahal izatea, eta saltzaileek ere seguru gustura hartuko dutela ekimena. Gastua baino, saltzaileentzako bultzada txiki bat izango da iniziatiba hau", adierazi du Iñaki Gamero popularren alkategaiak. Hala, popularrek bere "auzoz auzoko" programa nabarmendu nahi izan dute

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun