Plataformako kideek aurten hildako etxerik gabeko pertsonak izan zituzten gogoan atzo, eguenagaz, Bilbon emandako prentsaurrekoan: “etxerik gabeko pertsonak izateaz gain, aterperik gabekoak ziren 2015eko hasieran hil direnak: Enzo (50 urte), urtarrilean; Alex (26 urte), martxoan (biak kutxazainetan) eta orain dela egun batzuk, Manuel Jesus, Getxon”. Adierazi dutenez, 2015a “dramatikoa” izaten ari da aterperik gabekoentzat. Hori dela eta, minutu bateko isilunea gorde zuten hildakoak gogoratzeko. Halaber, datozen egunetan elkarretaratzeak egingo dituztela iragarri zuten, tartean, apirilaren 27an, astelehenagaz, Algortako Telletxe plazan, 11:00etan.