Ohiko zortziko ligak hamabi jardunaldi izango ditu maiatzaren 2tik uztailaren 31ra. Erandioko Goiherri taldeak bi zortzikote zelairatuko ditu kategoria guztietan, 680, 640, 600 eta 560 kilokoetan, alegia. Haien aurka jardungo dute Mutrikuko talde banak eta Laukizko Gaztedi elkarteko hiruna zortzikotek. Lehia zuzenean ikusi ahal izango da Uribe Kostan egingo diren saioetan. Izan ere, ekainaren 13an, zapatua, Erandioko Martiartu auzoak hartuko du 640 kiloko bigarren kanporaketa. Herri bereko San Kristobalen, berriz, 600 kiloko finala jokatuko da uztailaren 11n, zapatuan. Azkenik, 560 kiloko bigarren norgehiagoka Berangon izango da, uztailaren 25ean, zapatua.