Getxoko Gure Esku Dagoren jarduerak aurrera doaz, ekimen erraldoiaren atarian

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 4a, 13:20

Joste Eguna igarota, ekitaldi berri bigaz dator Getxoko Gure Esku Dago. Maiatzaren 6an, eguaztenagaz, aurkezpen-ekitaldia egingo dute 19:30ean Getxoko Andra Mari kiroldegian. Bertan, ekainaren 21ean antolatuko den ekimen “erraldoiaren” berri emango dute. Aurkezpenean auzokide ezagunek parte hartuko dutela jakinarazi dute. Halaber, hurrengo egunean, eguenagaz, erabakitzeko eskubidea ulertzeko hiru modu mahai-gaineratuko dituzte hiru emakumeren ikuspuntuetatik: Garbiñe Biurrun, Laura Mintegi eta Gemma Zabaleta izango dira hizlari. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Algortako Fadura kiroldegian

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun