Auto batek kontrola galdu eta erakusleiho baten kontra jo du Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 4a, 17:10

Auto batek Algortako Etorbidearen eta Telletxe kalearen arteko bidegurutzean dagoen arropa denda baten erakusleihoaren kontra jo zuen atzo goizean, domekan. Autoan zihoazen bost bidaietariko bi Gurutzeta ospitalera eraman behar izan zituzten; beste hirurak tokian bertan artatu zituzten. Gidariak 0,92 graduko positiboa eman zuen alkohol kontrolean.

Ezbeharra goizeko 10:30ak aldera jazo zen. Iturriek jakinarazi dutenez, 22 urteko gazte batek abiadura handian irten zen bidegurutze horretako semaforotik, eta derrapatu ostean, kontrola galdu eta dendaren kontra jo zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun