Bihar, zapatua, Jaen-Marc Rouillan militante antikapitalistak "De memoria III" liburua aurkeztuko du Algortako Eztabaida Gunean, eguerdiko 12:00etan. Autore frantsesagaz M.I.L. (Movimiento Iberico de Liberacion), G.A.R.I. (Grupos de Accion Revolucionaria Internacionalista), eta Action Directe talde armatuen historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hiru talde horiek espainiar eta frantziar estatuetan ekintzak burutu zituzten 70ko eta 80ko hamarkadetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!