Azken horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta 3.000 jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga maiatzaren 22a izango da, 13:00ak arte; eta saria, berriz, ehuna euro. Lanak Pinuetako udal bulegora eta Itzubaltzeta / Romoko kultur etxera zein erromokojaibatzordea[abildua]gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien arabera. Gutxieneko kalitatea duten lanak herrian erakutsi ondoren, iaz bezala herri bozketa egingo dute, jai batzordeak iragarriko duen egunean.
Musika lehiaketari dagokionez, kategoria bakarra izango da eta CDak ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira, oinarriek zehaztu legez. Lehiaketa horren irabazlea jai batzordeko kideek erabakiko dute, epaia uztailaren 2an publiko egingo dela. Nagusitzen den taldeak jaietan lehenengo mailako banda batekin jo eta 150 euroko saria izango du.