Abian da Algortako jaietako kartel lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 11a, 13:26

Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Hain zuzen ere, horien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa deitu du Algortako jai-batzordeak, urtero legez. Ekainaren 4ra arte egongo da lanak entregatzeko aukera. Horretarako, parte hartzaileek Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen Eztabaida gunera jo beharko dute. 

Egun horretan jai-batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta jendeak gogokoena bozkatzeko aukera emango du ekainaren 11ra arte, Internet bidez. Edozein zalantza izanez gero, aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com posta elektroniko helbidera jo daiteke. Irabazleak 150 euro jasoko ditu.

Ezaugarriak
Kartelen ezaugarriei dagokienez, 70x50 zentimetroko (ez-etzana) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek, euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, "Algortako San Inazioak 2015", "Uztailak 29-Abuztuak 2" eta "Jaietan ere euskaraz!" dira jarri beharreko leloak. Kartelaren atzealdean ezizen bat jarriko da, kartelagaz batera emango den gutun-azalaren kanpoaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa idatziko dira, besteak beste. Era berean, kartela digitalizatuta ere eman beharko da, kartelagaz batera aurkeztuko den CD batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun